Azpeitiko zezenketen irabaziak jaso dituzte Caritasek, Atzegik eta Sierbetako mojek

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 10a

Batzordekideak eta erakundeetako ordezkariak, gaurko ekitaldian. Azpeitiko Zezenzale Batzordeak gaur goizean banatu ditu aurtengo San Inazio festetako zezenketen irabaziak. Sierbetako komentuan egin duten ekitaldian, Sierbetako mojak, Caritas eta Atzegi izan dira aurten zezenketen antolatzaileek urtero egin ohi duten diru-banaketaren onuradunak. Guztira, 10.000 euro banatu ditu Zezenzale Batzordeak hiru erakundeen artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide