Loiola eta Azpeitia arteko errepidea itxita izango da astelehenean eta asteartean

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 10a

Udalak adierazi duenez, hainbat azpiegitura lan egingo dituzte errepide horretan. Horrenbestez, Loiolatik Azpeitira arteko bidea Sanjuandegi atzeko errepidetik egin beharko dute ibilgailuek.

Loiola eta Azpeitia arteko errepidea. (Azpeitiko Udala) Astelehenean eta asteartean itxita izango da Loiola eta Azpeitia arteko N-2634 errepidea. Udalak adierazi duenez, hainbat azpiegitura lan egingo dituzte errepide horretan, eta horregatik itxiko dute. horrenbestez, Loiolatik Azpeitira arteko bidea Sanjuandegi atzeko errepidetik egin beharko dute ibilgailuek. Udalak "barkamena" eskatu die herritarrei, errepidearen mantenu lanek sor dakizkiekeen arazoengatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide