Ezkerretik eskuinera, Ander Ederra (gitarra), David Gorospe (bateria) eta Joanes Ederra (baxua) zarauztarrak. (Laura Miner)
Buffalo Zarauzko taldeak
Ulu hirugarren diskoa argitaratu berri du, eta azken lana aurkezteko kontzertua eskainiko du hirukoteak hilaren 18an, igandean, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasiko da saioa, eta kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude Sanagustin kulturgunean eta
entradium.com atarian, bost euroren trukean.
David Gorospek (bateria), Ander Ederrak (gitarra) eta Joanes Ederrak (baxua) osatzen dute rock instrumentala jorratzen duten taldea. Donostiako Jazzle akademian ikasten ari zirela elkar ezagutu zuten eta hamar urteko ibilbidea dute talde gisa.