Memoriaren Eguna dela eta, Azpeitiko Udalak ere elkarretaratzea deitu du larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 8a

"Iraganeko eta gaur egungo eskubide urraketak" salatzeko asmoz, hamar minutuko elkarretaratze isila egingo dute plazan. Herritar guztiei dei egin die parte har dezaten.

Azpeitian iaz plazan egin zuten elkarretaratzearen une bat. (Mailo Oiarzabal) Larunbata Memoriaren Eguna izango dela eta, Azpeitiko Udalak elkarretaratzea deitu du egun horretarako, eta "iraganeko nahiz gaur egungo eskubide urraketak" salatzeko asmoz, 11:00etan elkartuko dira plazan. Udalak adierazi duenez, hamar minutuko elkarretaratze isila egingo dute, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die, oroimena eta bizikidetza "gure gizartearen ardatza" izan daitezen. Azpeitian ere ezik, Azkoitian ere egingo dute elkarretaratzea larunbatean, Memoriaren Egunean. 12:00etan, Intsausi jauregiaren aurreko lorategian dagoen Oroimenean oroitarrian elkartuko dira, eta bost minutuko elkarretaratze isilaren bidez "biktima guztiak" oroituko dituzte, eta lore eskaintza egingo dute ondoren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide