Eskualdeko hiru pilotari ariko dira lehian 48. Binakako Erremonte Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 8a

Larrañaga azkoitiarra eta Matxin III.a eta Ion azpeitiarrak ariko dira lehian. Txapelketa gaur hasiko da, eta finala abenduaren 29an izango da.

Txapelketaren aurkezpeneko irudia –Ion ez zen izan bertan–. (Oriamendi) Gaur, osteguna, hasiko da 48. Binakako Erremonte Txapelketa, eta eskualdeko hiru pilotarik parte hartuko dute lehian: Larrañaga azkoitiarra eta Matxin III.a eta Ion azpeitiarrak. Sei bikote ariko dira nor baino nor, Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko duten txapelketan. Lehenik ligaxka jokatuko dute, eta fase hori abenduaren 8an bukatuko da. Lau bikote onenek jokatuko dituzte finalerdiak, eta finala abenduaren 29an izango da. Honako hauek dira sei bikoteak: Urriza eta Larrañaga, Ansa II eta Barrenetxea IV, Uterga eta Azpiroz, Ezkurra II eta Etxeberria III, Matxin III eta Ion eta Juanenea eta Endika. Gaurko partidan Juaneneak eta Endikak Utergaren eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide