Aurrera doa Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota txapelketa, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 7a

https://www.youtube.com/watch?v=8qWo6NZUIhw&feature=youtu.be Joan zen urriaren 29an hasi zen Azpeitiko Ilunpe pilota elkarteak antolatutako Patxi Azkargorta zenaren oroimenezko pilota txapelketa. Orduz geroztik, adin desberdinetako hainbat pilotari ari da egunero partidak jokatzen, Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan. Aurrera doa, bada, lehia, eta UROLA KOSTAKO HITZAK eta Uztarria.eus-ek Ilunpeko kide eta pilotari Gorka Iriarterekin hitz egin dute txapelketaz. Ilunpek bi txapelketa antolatzen ditu urtero: udazkenekoa –Patxi Azkargortaren izena hartu zuen hura hil zenean, orain bost urte– eta udaberri-udakoa, Cesar Valverde zenaren oroimenezkoa. Iriartek Patxi Azkargortaren oroimenezko txapelketaren hainbat ediziotan parte hartu izan du, eta garai haiek ere ekarri ditu gogora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide