Iazko santotomasetako irudia. (Maialen Etxaniz)
Abenduaren 21ean, San Tomas Egunean, txorizoa, frutak, barazkiak, ogia, loreak edo bestelako produktuak saltzeko Azpeitian postua jarri nahi duenak dagoeneko eman dezake izena. Txorizo postuak jarri nahi dutenek azaroaren 22ra bitartean (osteguna) eman dezakete izena, eta udaleko Festa Batzordeak egun horretan bertan egingo du txorizo postuen zozketa, 19:00etan, Azpeitiko Udal Aretoan.
Gainerako postuak jarri nahi dituztenek, berriz, azaroaren 30era bitartean eman ahal izango dute izena, udaletxean. Edozein zalantza argitzeko, herritarrek Kultura Sailera jo dezakete, 943-15 70 68 telefonora deituta.