Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Loiola Zentroak antolatutako Herritartasun Eskolen barruan eskainiko dute saioa Alpesh Macwan eta Sanjay Parmar Indian jaiotako jesuitek. 19:00etan hasiko dan hitzaldia, Loiolako Santutegian.
Gutxiengo erlijioak: Indian kristau izatea izenburupean hitzaldia izango da gaur, asteartea, Loiolako Santutegian. Loiola Zentroak antolatutako Herritartasun Eskolen barruan, 19:00etan hasita, eskainiko dute saioa Alpesh Macwan eta Sanjay Parmar Indian jaiotako jesuitek. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta sarrera ez da ordaindu beharko. Liburutegiko sarreratik sartu beharko da Santutegira.