Maite Arraiza (Barakaldo) eta Urtzi Murgia (Lazkao) izan dira aurrenak (23:16) Azpeitiko Herriarteko IX. Kros Mistoan. Helmugan lehen azpeitiarrak, berriz, Vanessa Cerrajero eta Antonio Carmona (26:50) izan dira; hauek sailkapen nagusian zazpigarren postua egin dute.
Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako lasterketa 18:30ean hasi da Azpeitiko plaza nagusitik. 60 bikotek zuten izena emanda 6,2 kilometroko proban irteteko; 56k bukatu dute. Jende asko bildu da Azpeitiko plazan lasterketa ikusteko, giro polita sortuz.
Arraiza eta Murgiaren atzetik, Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate zizurkildarrek osatutako bikotea iritsi da helmugara 24:49 denbora eginda. Hirugarren postua Ioana Osak(Ondarroa) eta Asier Astigarragak (Zarautz) egin dute, 24:52ko denborarekin.
Sailkapena:
1. Maite Arraiza eta Urtzi Murgia (Barakaldo-Lazkao): 23:16
2. Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate (Zizurkil): 24:49
3. Ioana Osa eta Asier Astigarraga (Ondarroa-Zarautz): 24:52
4. Gorka Bizkarra eta Alba Mendazona (Mañaria-Elorrio): 26:22
5. Iker Ispizua eta Raluca Ungureanu (Bermeo): 26:36
6. Nagore Gallastegi eta Xabier Agirre (Aizarnazabal): 26:46
7. Vanessa Cerrajero eta Antonio Carmona (Azpeitia): 26:50
8. Olatz Zabala eta Ikañi Susperregi (Irun): 27:22
9. Ioritz Aramendi eta Eneritz Aramendi (Azpeitia): 27:34
10. Idoia Gurrutxaga eta Andoni Altuna (Azkoitia-Azpeitia): 27:43
Azpeitiko Herriarteko IX. Kros Mistoko sailkapen osoa:
herrikrosa.eus webgunean.