Herri Eskolak egin dituzte Azpeitiko hainbat ikaslek 

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 1a

Hizkuntza eta hezkuntza izan dira protagonistak lehen orduan, eta ondoren, Hezkuntza, dominazio kapitalistan izenburupean hitzaldia eskaini du IAko kide batek. Gaiztakeri tailerrarekin amaitu dute jardunaldia.

Gaur, azaroak 1, jai eguna da Espainiako egutegian, eta horren aitzakian, "elkarrekin eta elkarrengandik ikasten jarraitzeko", Herri Eskolak egin ditu Azpeitiko Ikasle Abertzaleak Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Hizkuntza eta hezkuntza izan dira protagonistak lehen orduan. Bertsolaritza tailerra prestatuta bazuten ere, hitzekin eta hizkuntzarekin jolastuz zenbait ariketa egin dituzte eguna hasteko. Ondoren, Ikasle Abertzaleak antolakundeko kide batek Hezkuntza, dominazio kapitalistan izenburupean hitzaldia eskaini du. Europako Batasunaren (EB), Espainiaren zein Euskal Herriko agintarien hezkuntza erreformen nondik norakoak izan dituzte hizpide, eta Euskal Eskola Naziolanaren eraikuntzaz hausnartu dute saiora bertaratutako lagunek. Jarraian, gaiztakeri tailerra egin dute, eta zenbait "trikimailu" ikasita bukatu dituzte Herri Eskolak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide