Joan zen urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, egindako Herri Eskoletako irudia.
Azaroaren 1a jai eguna da Espainiako egutegian, eta horren aitzakian Herri Eskolak antolatu ditu Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak, biharko. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin elkartuko dira Herri Eskoletara animatzen diren lagunak, 10:00etan, eta bertsolaritza tailerrarekin hasiko dute eguna. Jarraian,
Hezkuntza, dominazio kapitalistan izenburupean hitzaldia eskainiko dute Ikasle Abertzaleakeko kideek. Hamaiketakoa egin ostean, 12:00etan, gaiztakeri tailerra eskainiko dute IAko gazteek. Herriko ikasleei biharko prestatu dituzten ekintzetara animatzeko deia egin die Azpeitiko IAk.
Herri eskolak iragartzeko kartela. (Azpeitiko Ikasle Abertzaleak)