Txirrindulari batek istripua izan du Azpeitiko Amue kalean

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 30a

15:00ak aldean izan du ezbeharra txirrindulariak, eta erorikoaren ondorioz hainbat kolpe hartu du. Larrialdi zerbitzuek bertan artatu dute txirrindularia, eta Zumarragako ospitalera eraman dute ondoren.

Txirrindulari batek istripua izan du gaur, asteartea, 15:00ak aldean, GI-631 errepidean. Azpeitiko Amue kalean, sahiesbidean, izan du ezbeharra txirrindulariak, eta erorikoaren ondorioz hainbat kolpe hartu du. Larrialdi zerbitzuek bertan artatu dute txirrindularia, eta Zumarragako ospitalera eraman dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide