Azpeitiko Gaztetxeko kideek egunotan kaleratu dute Kontu Lepo irratiaren hirugarren saioa. Irrati libreak izan dira protagonistak ordubete inguru irauten duen saioan. Horren harira, Kontu Lepoko lagunak Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irrati libreko Miel Rodriguezekin aritu dira solasean. Besteak beste, Kontrako Eztarrixeren ibilbideaz, irrati libreen izaeraz eta Arrosa Sareaz mintzatu dira Kontu Lepoko kideak eta Rodriguez elkarrizketaren atalean. Zenbait aldaketarekin ekin diote ikasturteari Kontu Lepoko lagunek, eta atal berri bat estreinatu dute:
Ba hoixe, gai librien izenburua duena. Atal horretan, bertsolaritza eta prosa nahastu dituzte Jon Gurrutxak eta Iñaki Segurolak.
Kantu Lepo atalean, berriz, irrati libreen inguruko hitzak jasotzen dituzten abestien berri eman dute. Aktualitateari errepasoa emateko asmotan, azken asteetako zenbait albisteren errepasoa egin dute
Alpiste emankizuna atalean. Kontulepo.eus webguneak utzi dituen idatzien analisia egin dute saioa amaitzeko. Hona hemen Kontu Lepo irratiaren hirugarren saioa entzungai:
https://soundcloud.com/kontu-lepo/kontu-lepo-irratia-3-atala-irrati-libreak-kontrako-eztarrixe