https://www.youtube.com/watch?v=GHnQk_ULUy4
Bihar, asteartea, itxiko ditu ateak Javier Iraeta eskultoreak Betharram udal aretoan duen erakusketak. Azpeitiarrak egindako askotariko egurrezko lanak ikus daitezke bertan, eta jende ugarik bisitatu du aretoa urriaren 16an erakusketa zabaldu zuenetik. Iraeta Urolako Arte eta Diseinu Zentroaren irakasle eta zuzendari izan zen 11 urtez, eta hura itxi zenean hasi zen zura tailatzen. Orduz geroztik, denetariko lanak egin ditu azpeitiarrak, eta horietako asko jarri ditu ikusgai erakusketan.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide