Urriaren 24a Liburutegien Nazioarteko Eguna izan ohi da, eta joan zen ostiralean amaitu zen Azpeitiko Udal Liburutegiak egun horren harira prestatutako egitaraua,
Julenen Magiaikuskizunarekin. Ehundik gora haur eta gaztetxo bertaratu zen Azpeitiko mago gaztearen emanaldia ikustera, eta liburutegiko erabiltzaileek "ezin hobeto" agurtu zituzten urriaren 24aren bueltan prestatutako ekintzak.
Liburutegiko arduradunek adierazi dutenez, aurten "oso harrera ona" izan dute Liburutegien Nazioarteko Egunera begira prestatu dituzten ekintza guztiek. Bost egunetan, herriko ikastetxeetako ikasleen zortzi bisita jaso zituzten, eta orotara 200 ikasle inguru izan zen liburutegia eta bertako jarduna ezagutzen. Eskulan tailerrak 34 haur elkartu zituen, eta 130 ume inguru izan zen ipuin kontaketaz gozatzen. Urtero gisan, Goienetxe fundazioko eta San Martin egoitzako erabiltzaileek ere
liburutegira bisita egin zuten joan den astean, eta 25 lagun elkartu zen literaturaren bueltan.
Urriaren 24a Liburutegien Nazioarteko Eguna izan ohi da, eta joan zen ostiralean amaitu zen Udal Liburutegiak egun horren harira prestatutako egitaraua,
Julenen Magiaikuskizunarekin. Ehundik gora haur eta gaztetxo bertaratu zen Azpeitiko mago gaztearen emanaldia ikustera, eta liburutegiko erabiltzaileek "ezin hobeto" agurtu zituzten urriaren 24aren bueltan prestatutako ekintzak.
Azpeitiko liburutegiko arduradunek adierazi dutenez, aurten "oso harrera ona" izan dute Liburutegien Nazioarteko Egunera begira prestatu dituzten ekintza guztiek. Bost egunetan, herriko ikastetxeetako ikasleen zortzi bisita jaso zituzten, eta orotara 200 ikasle inguru izan zen liburutegia eta bertako jarduna ezagutzen. Eskulan tailerrak 34 haur elkartu zituen, eta 130 ume inguru izan zen ipuin kontaketaz gozatzen. Urtero gisan, Goienetxe fundazioko eta San Martin egoitzako erabiltzaileek ere
liburutegira bisita egin zuten joan den astean, eta 25 lagun elkartu zen literaturaren bueltan.