Azken orduetan elurra egin du inguruko mendietan, eta euri zaparradak ere etengabeak izan dira han-hemenka. Eguraldiak hainbat arazo sortu du eskualdean, eta Aiako G-2631 errepidea, esaterako, itxi egin dute ibilgailuentzat. Izan ere, Ertzaintzak jakinarazi duenez, zuhaitz bat erortzean zegoen errepidera, eta prebentzio gisa hartu dute hura ixteko erabakia. 09:00ak inguruan itxi dute bidea.
Elurrak, berriz, hainbat eragozpen sortu du mendateetan. Urraki, esaterako, itxita dago ibilgailu guztientzat, elurra ari duelako han. Eskualdeko gainontzeko mendate guztiak, berriz, irekita daude. Zenbait mendate elurtuta badaude ere, Trafiko Zuzendaritzak ez du ohartarazpenik egin mendate gainontzeko dagokionetan.
Errepideen informazio eguneratua
trafikoa.eus atarian ikus daiteke.
Aiako errepidea, itxita. (Hitza)
Elosuako mendatea zuritu du elurrak. (Egoitz Arruti)