Preso sozialen Copel koordinadoraren borrokak jasotzen dituen dokumentala, bihar Azpeitiko Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 26a

Copel amnistiaren alde borrokan aritutako presoen koordinadora izan zen. Bertako militanteen bizipenak jasotzen ditu bihar Azpeitiko Gaztetxean emango duten dokumentalak. Gaztetxean izango da koordinadoraren sortzaileetako Daniel Pont.

Dokumentala iragartzeko egindako kartela. (Azpeitiko Gaztetxie) Amnistiaren alde borrokan aritutako presoen koordinadora izan zen Copel. Bertako militanteek beren bizipenetatik abiatuta egindako Copel: Una historia de rebeldia y dignidad dokumentala izango da ikusgai bihar, urriak 27, Azpeitiko Gaztetxean, 18:00etan hasita. "Dokumentala Espainiako erregimenak urte luzez isildutako zapalduen historia ahots ozenez kontatzera dator, eta emanaldian bertan izango da Daniel Pont, koordinadorako sortzaileetako bat eta dokumentalaren sustatzailea", aurreratu dute Gaztetxeko kideek. Hamaika urteko dokumentazio lanaren eta ia dozena bat elkarrizketen emaitza da Una historia de rebeldia y dignidad. Hona hemen dokumentalaren teaserra: https://www.youtube.com/watch?v=WpYKGVCp7Jw

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide