Piztiak eta Polybius taldeen kontzertuak izango dira gaur Orkatz kultur elkartean

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 26a

22:30ean hasiko dira Azpeitiko Orkatz tabernan eskainiko dituzten zuzenekoak.

Goian, Piztiak. Behean, Polybius. Joan zen asteko reggae gauaren ostean, beste bi kontzertu entzuteko parada izango da gaur, ostirala, Azpeitiko Orkatz kultur elkartean. Hain zuzen, Zestoako Polybius taldeak eta Piztiak taldeak eskainiko dituzte zuzenekoak 22:30ean hasita. Raul Olaizolak, Hector Larrañagak, Aitor Kortak eta Narayan Pazek osatzen dute Polybius, eta Zestoako Gaztain estudioaken grabatu zuten taldearen izen bereko diskoa; taldearen aurrenekoa. Doinu horiekin gozatzeko aukera izango da gaur Orkatzen. Badok.eus atarian entzun daiteke Zestoako taldearen diskoa. Azkoitiko Herrikoloreak egitasmoan entzun ahal izan ziren Piztiak taldearen doinuak azkenekoz, eta orain Orkatzera eramango dituzte beren kantak. Jesus Galan azpeitiarra eta Txomin Uribe Azpeitiko bizilaguna dira Piztiak taldeko partaideak eta joan zen uztailean kaleratu zuten diskoan jasotako Hamasei izeneko abestiaren bideoklipa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide