57 urteko langile bat zauritu da Azpeitiko Agerre enpresan

Urola Kostako Hitza 2018ko urr. 26a, 10:22

Ertzaintzak jakinarazi duenez, kamioitik karga husten ari zenean, pieza batek jo du garraiolaria, eta toraxean, buruan eta hankan zauritu da. Zumarragako ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 57 urteko garraiolari bat zauritu da Landetan dagoen Agerre enpresan. Haren arabera, gizonezkoa kamioitik karga husten ari zela, pieza bat gainera erori zaio, eta toraxean, buruan eta hankan zauritu da. Suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu dira istripuaren lekura, eta Zumarragako ospitalera eraman dute zauritua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide