Gariaren Matxinada deiturikoa Azkoitian eta Azpeitian gertatu zen, jauntxoek gariaren prezioa igo eta herritarrak matxinatu zirenean. 1766. urtean gertatutakoak ederki kontatu zituen Iñigo Aranbarrik Apirila eleberrian. Duela urte pare bat, gertaeren 250. urteurrena izanik, Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak hainbat ekimen antolatu zuten urteurren hori gogoratzeko eta ospatzeko, herriko historia ezagutarazteko helburuz. Efemerideak animaturik, Eliasek idatzitako antzezlanari heldu eta hura taularatzeko erronkari heldu zion Azpeitiko Kultur Mahaiak, herriko sortzaileekin egiteko eta ondo egiteko modua zegoela sinetsita.
Urola Kostako Hitzak, Uztarriak eta Kulturazek ekitaldi horren harira Mikrouhinak bideo sortarako egindako ikus-entzunezkoa da honako hau.