Irudietan: Necros Christos, Numen eta Extinction taldeen kontzertuak Azpeitiko Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2018ko urr. 23a, 16:23

Azpeitiko Sanagustin kulturguneko metal gau gordina argazkietan jaso du Alberto Belokik. Hauek dira argazkilari azpeitiarrak Necros Christos, Numen eta Extinction taldeen kontzertuetan harrapatu zituen irudietako batzuk. Ondoko loturan, berriz, ikus daiteke argazki bilduma osoa. Ekaitz Garmendia eta Iban Hernandez azpeitiarren Extinction taldearen emanaldiko irudiekin eta musikarekin bideo hau ere osatu dute Kulturazek, Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean, Mikrouhinak ikus-entzunezkoen sortarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide