Bideoa: Trikiti eta pandero doinuek hartu dute Azpeitia

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 22a

Trikiti eta pandero doinuez gozatzeko aukera izan zuten joan den ostiralean azpeitiarrek, Trikigiro jaialdiari esker. Urola Erdiko trikitilariak eta pandero jotzaileak elkartu ziren laugarren urtez ospatu zuten egitasmoan, eta Azpeitiko kaleak girotu zituzten iluntzetik aurrera. Ondoren, 160 lagunek afaria egin zuten Sanagustin kulturgunean. Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek ekitaldi horren harira Mikrouhinak bideo sortarako egindako ikus-entzunezkoa da honako hau. https://www.youtube.com/watch?v=I954WE16vbU

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide