Mikel Orbea azpeitiarrak Burgosko ziklokros zirkuitua irabazi du

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 22a

Mikel orbea Atracciones Sanz – Epi Kristaldegia taldeko txirrindulariak Burgosen lehiatu den (Espainia) XIV Circuito Diputación de Ciclocross txapelketa irabazi du, sailkapen orokorrean lehenengo postua lortu ondoren. Azken bi asteburuetan hiru proba jokatu dituzte, eta hiru lasterketako sailkapenaren baturan Orbea izan da onena. Aurreko igandean Fresno de Rodillan irabazi ondoren, asteburu honetan Medina de Pomar eta Villarcayoko lasterketetan bigarren eta hirugarren postuak lortu ditu, hurrenez hurren. Lagun Onak txirrindulari elkartearen arabera, ziklokros denboraldiaren hasiera "paregabea" egiten ari da azpeitiarra, lehiatu dituen bost lasterketetan podiumean sailkatzea lortu baitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide