Reggae Gaua ospatuko dute gaur, ostirala, Orkatz Kultur Elkartean, eta Jamaikatik eratorritako musika estiloa nagusituko da gau osoan zehar. 22:30ean emango diote hasiera Reggae Gauari, eta Roots Brothers Marokoko taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du.
2014an Rabaten sortutako taldea da Roots Brothers, eta ordutik kontzertu ugari eman ditu herrialde horretan. Beraien abestietan reggae doinuak nagusi badira ere, munduko beste doinuekin uztartzen dituzte kantuak.