Ormaiztegi-Mandubia irteera egingo dute Azpeitiko jubilatuek hilaren 27an

Urola Kostako Hitza 2018ko urr. 17a, 13:36

Irteeran parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Baigeraren bulegoan. Urriaren 25a izango da izena emateko azken eguna.

Ormaiztegiko irudi bat. Baigera Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak irteera egingo du urriaren 27an Mandubiara eta Ormaiztegira. Egun horretan 08:30ean aterako da autobusa Azpeititik Ormaiztegira, eta hango Itxune jatetxean egingo dute hamaiketakoa. Ondoren, txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute irteerara animatzen diren lagunek, eta arratsalde partean itzuliko dira herrira. Izen-ematea zabalik dago, eta urriaren 25a izango da horretarako azken eguna. Baigeraren bulegoan eman behar da izena, eta 12 euro ordaindu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide