Orbea, erdian. (Lagun Onak T.E)
Atracciones Sanz-EPI Kristaldegia taldeko Mikel Orbea azpeitiarrak "ezin hobeto" hasi du ziklokros denboraldia, Lagun Onak txirrindulari elkartearen arabera. Izan ere, aurreneko bi lasterketetan bigarren postuan sailkatu ondoren, igandean Fresno de Rodillan (Burgos, Espainia) jokatu zen III Ciclocross Encuentro de Caminos proban garaipena lortu zuen.
Zirkuitu azkarra izanik, lehenengo itzulietan "indarrak gordetzea" erabaki zuen azpeitiarrak, bi itzuliren faltan "erasoa" jotzeko. Eraso kolpe horretan lortutako tartea nahikoa izan zuen helmugara aurkariak baino lehenago iristeko.
Argazkian, Orbea podiumaren maila gorenean.