Sua piztu da Azpeitiko Egurtza Azpikoa baserrian

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 15a

22:00ak aldean piztu da sua. Bertako bizilaguna baserriaren atarian zen sua piztu denean, eta bizilagunek deitu diote Larrialdi Zerbitzuei. Baserriak bi etxebizitza ditu, eta horietako bat erabat kiskali da. Bertan dira Udaltzaingoa eta suhiltzaileen zazpi kamioi. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, orduak beharko dituzte sua itzaltzeko.

Suhiltzaileak baserriaren atarian sua itzaltzeko lanetan. (Nerea Uranga) Sua piztua da gaur, astelehena, 22:00ak aldean, Izarraitz auzoko Egurtza Behekoa baserrian. Bi etxebizitzako baserria da Egurtza Behekoa, eta horietako bat erabat kiskali da, baina ez da inor zauritu. Izan ere, baserriko bizilaguna etxebizitzaren atarian zen sua piztu denean. Bizilagunei laguntza eskatu die hark, eta Larrialdi Zerbitzuetara deitu dute. Bertan dira Udaltzaingoa eta suhiltzaileen zazpi kamioi, sua itzaltzeko lanetan, baina orduak beharko dituztela adierazi dute horiek, oraindik sua bizirik dagoelako.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide