Iraurgi Saskibaloiko taldeak aurkeztuta ireki dute Garagardo Azoka

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 12a

Iraurgi Saskibaloi Taldeak atzo, osteguna, zabaldu zuen X. Garagardo Azoka, Azoka Plazan. Hura zabaldu aurretik, baina, klubeko talde guztiak aurkeztu zituzten banan-banan plazako kioskoan. Orotara, 23 talde federatu ditu Iraurgik denboraldi honetan, eta teknifikazio eskolan dabiltza hainbat haur. Haiek denak aurkeztu ostean, plazan bertan klubeko argazkia atera zuten. Ondoren zabaldu zuten Garagardo Azoka, eta herritar ugari izan zen bertan jan-edanaz gozatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide