Ekaitz Larrazabal 'Katxo'-k Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udazkeneko fasea hasiko du igandean

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 9a

Azpeitiko bizilagunak Santurtzin izango den saioan parte hartuko du. Sei bertsolarik kantatuko dute 17:00etan Serantes kultur aretoan hasiko den final laurdenean.

Ekaitz Larrazabal 'Katxo'. (BBE)

Ekaitz Larrazabal Katxo (Getxo, 1979) Azpeitiko bizilaguna Santurtzin izango da lehian igandean. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final laurdenetako saioa 17:00etan hasiko da Serantes kultur aretoan, eta guztira, sei bertsolari ariko dira lehian. Larrazabalekin oholtzan izango dira Iñaki Iturriotz Iturri, Imanol Arrutia, Eneko Abasolo Abarkas, Arrate Illaro eta Malen Amenabar.

Guztira, 30 bertsolari ari dira parte hartzen txapelketaren Udazkeneko Fasean, eta bost saiotan seina bertsolarik kantatuko dute. Saio horietatik hamazortzi bertsolari igaroko dira finalaurrekoetara, eta finalean horietatik zortzi lehiatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide