Azaroaren 23an eta 24an autodefentsa feminista ikastaroa izango da Azpeitiko Emakumeen Txokoan,
Jabetze Eskolen barruan, eta dagoeneko eman daiteke saioetarako izena. Zortzi orduko ikastaroa izango da: ostiralean 16:00etatik 20:00etara egingo dute aurreneko saioa, eta zapatuan 09:00etatik 13:00etara bigarrena. Ikastaroa doakoa izango da, eta informazio gehiago nahi duenak Emakumeen Txokoarekin jarri beharko du harremanetan.