Elkartasun keinua, Iren ume azpeitiarrari laguntzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 6a

Iren 7 urteko mutiko azpeitiarri laguntzeko asmoz, ekitaldi solidarioa egin dute gaur, zapatua, arratsaldean, Azpeitiko Iraurgi Ikastetxearen Betharrametako eraikinean. Duchenneren giharretako distrofia du Irenek, eta hari laguntzeko asmoz, askotariko ekintzak egin dituzte aterpean; besteak beste, Atracciones Sanzek jarritako puzgarrietan eta Kids & Usek antolatutako jolasetan gozatu dute han elkartu diren ehunka umek. Gainera, Eroskiren eskutik, sabela betetzeko aukera ere izan dute han elkartu direnek, eta Jon Guridi eta Igor Zubeldia Realeko jokalariak autografoak sinatzen aritu dira. Harrera beroa izan du ekitaldiak, eta handik bildutako dirua ikerketara bideratuko du Espainiako Duchenne Parent Project elkarteak. Urola Kostako Hitza egunkariak elkarrizketa egin dio aste honetan Irenen ama Veronica Reyesi. Hemen irakur daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide