Irudietan: Izarraitz Eguna ospatu dute dozenaka igerilarik Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 6a

Azpeitiko Izarraitz igeri elkarteko kideak giro ederrean ari dira ospatzen klubaren eguna. Elkarteko igerilariek jaialdia eskaini dute igerilekuetan, eta arratsaldean zehar hainbat proba egin dute haur eta gazteek. Gainera, klubeko kide zein herritar ugari elkartu da haien erakustaldia ikustera. Jaialdia amaituta, poteoa hasi dute Sanjuandegin, eta Ongi Etorri jatetxean egingo duten afariarekin amaituko dute klubaren eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide