Izarraitz Eguna ospatuko dute Azpeitiko igeri elkarteko kideek zapatuan

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 3a

Igeriketa jaialdia, poteoa eta afaria egingo dituzte zapatuan. Afarirako izena eman nahi dutenek igerilekuko kortxoan dute izena emateko orria. Gaur itxiko da izen-ematea.

Izarraitz igeri elkartea. (Hitza) Denboraldia indartsu hasteko, urriaren 6an, zapatuan, Izarraitz igeri elkartearen eguna ospatuko du Azpeitiko klubak. 16:30ean hasita, igeriketa jaialdia egingo dute Izarraitz IE osatzen duten igerilarien, entrenatzaileen eta gurasoen artean. Ondoren, 20:00etan, poteoa egingo dute Sanjuandegin, eta 21:00etan Ongi Etorri jatetxera joango dira afaltzera. Afarirako izena eman nahi dutenek igerilekuko kortxoan dute izena emateko orria. Gaur itxiko da izen-ematea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide