Apustu etxeak hizpide izango ditu Igor Meltxorrek hilaren 17an Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urr. 3a, 11:20

Elkar-ekin taldeak gaiaren inguruan antolatu dituen bi hitzaldietako aurrena izango da, herrian irekitzekoak diren apustu etxea dela-eta negozio horien kontra abiatu duen kanpainaren barruan.

Hitzaldiaren kartela. (Elkar-ekin) Apustu etxeak aztergai izango ditu Igor Meltxor kazetari eta ikerlariak hilaren 17an, asteazkena, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Zer dago apustu etxeen atzean? izenburua du Meltxorrek 19:00etan hasita emango duen hitzaldiak. Elkar-ekin taldeak gaiaren inguruan antolatu dituen bi hitzaldietako aurrena izango da kazetari eta ikerlari galdakaoztarrak emango duena, eta herrian irekitzekoak diren apustu etxea dela-eta Elkar-Ekinek negozio horien kontra abiatu duen kanpainaren barruan kokatzen da. Apustu etxeen atzean dauden "interes ekonomikoak" aztertuko ditu Meltxorrek; antolatzaileek aipatu duten bezala, "aurrez ere hainbat hitzaldi emana da Meltxor Azpeitian, nagusiki Euskal Herrian ematen diren ustelkeria kasuak azalduz". Urriaren 22an, berriz, ludopatiaz eta jokoak sor dezakeen menpekotasunaz hitz egingo dute Julen Santamaria eta Maider Santamaria Virtuss Adicciones elkarteko kideek. Bigarren hitzaldi hori ere ordu eta leku berean izango da, 19:00etan eta Sanagustinen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide