Urriko bi asteburutan izango da Azpeitiko X. Garagardo Azoka

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 2a

Aurten ere bi asteburutan izango da zabalik Azoka Plazako gunea, guztira bost egunetan: urriak 11, 12, 13, 19 eta 20. Hainbat emanaldi izango dira egun horietan.

Garagardo azoka, Azpeitian. (Hitza) Urriarekin iritsiko da herrira Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatutako X. Garagardo Azoka. Aurten ere bi asteburutan izango da zabalik Azoka Plazako gunea, guztira bost egunetan: urriak 11, 12, 13, 19 eta 20. Askotariko garagardoak probatzeko aukera izango da egun horietan zehar, eta jaki ugari ere prestatuko dituzte bertaratzen direnentzat. Gainera, giroa alaitzen ariko dira DJ Ruben, Tuba Polka Esenbleak, DJ Elortza eta DJ Kanuto, eta 80-90 hamarkadetako rock emanaldia ere eskainiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide