Jubilatuen eta Pentsiodunen Borroken Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 1a

Ohikoa ez den itxura hartu du gaur Azpeitiko Azoka Plazak. Izan ere, erretiratu ugari bildu da gaur bertan bazkaltzera. Jubilatuen eta Pentsiodunen Borroken Nazioarteko Eguna da gaur, eta hori dela eta egin dute bazkaria, Baigera jubilatuen elkarteak antolatuta. Erantzun ona izan du deialdiak, eta jendetza elkartu da Azoka Plazan. Bazkariaren ostean, kantaldia eta dantzaldia izango dituzte. Horrez gain, gaur astelehena izanik, ohiko elkarretaratzea egin dute pentsiodunek eta erretiratuek, pentsio duinak aldarrikatzeko. Ohi baino jendetsuagoa izan da gaurko bilkura. Hemen, Azoka Plazako bazkariko irudiak: Zarautzen ere irten dira kalera jubilatuan eta pentsiodunak beren egunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide