Joseba Segurolaren 'Barnetik eta barrutik' erakusketa ireki dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 1a

Joseba Segurola azpeitiarrak egindako eskulturekin osatutako Barnetik eta barrutik erakusketa zabaldu dute Azpeitian, Foru Ibilbideko aretoan. Atzo, igandea, arratsaldean inauguratu zuten Segurolak espetxean egindako margolanen eta eskulturen erakusketa. Aretoa jendez beteta zegoela ireki zuten. Aurrena, Haizea Egigurenek erakusketa aurkeztu zuen, eta segidan, Onintza Valverdek abesti bat kantatu zuen, gitarraz lagunduta. Jurgi Garitagoitia presoak sortutako musikak girotuko du erakusketa, eta urriaren 14ra bitartean egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Asteburuetan eta jai egunetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide