BIDEOA: Gerturatzen ari da Txisteratik Egun Magikoa

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 28a

https://www.youtube.com/watch?v=f7FraPyh5mQ

Urriaren 6arekin iritsiko da magia Azpeitira. Izan ere, hirugarren urtez, Txisteratik Egun Magikoa antolatu du herritar talde batek. Egitasmoa iragartzeko bideoa kaleratu dute gaur, eta aurreko edizioetako moduan, askotariko magia saioak ikusi ahal izango dira egun osoan zehar. Besteak beste, gertuko magia egiten ariko dira magoak goiz partean kalean, eta karpa magikoan bost emanaldi eskainiko dituzte goizean nahiz arratsaldean. Eguna borobiltzeko Gala Nagusia izango da Soreasu antzokian.

Aurreko bi edizioek arrakasta itzela izan dute herritarren aldetik. Honako lotura honetan ikus daitezke iazko Txisteratik eguneko irudiak eta honako honetan laburpen bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide