Azpeitiko igerileku irekiko erabiltzaile kopurua ehuneko 26 igo da iaztik

Urola Kostako Hitza 2018ko ira. 28a, 15:58

Azpeitiko estaligabeko igerilekua ekainaren 16tik irailaren 16ra bitartean egon da zabalik.

Ekainaren 16tik irailaren 16ra arte izan da zabalik Azpeitiko estaligabeko igerilekua, eta zabalik egon den 93 egun horietan 37.249 pertsona bertaratu dira. Igerilekura jende gehien joan zen eguna uztailaren 9a, astelehena, izan zen. Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, %26 igo da igerilekuko erabiltzaile kopurua; izan ere, iaz baino 10.000 lagun gehiago bertaratu dira. Erabiltzaile gehienak, %90, Azpeitiko Udal Kirol Patronatuko bazkideak dira. Igerilekua irekita izan den 93 egunetatik 46 izan dira eguzkitsuak. Batez beste 400 erabiltzaile izan dira kanpoko igerilekuan egunero-egunero, eta jende gehien bertaratu zen eguna uztailaren 9a, astelehena, izan zen. Egun hartan 1.376 erabiltzaile zenbatu zituzten egun osoan igerilekuan. Azpeitiko estaligabeko igerilekua 2001eko uztailaren 14an inauguratu zuten, eta ordutik udaro zabaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide