Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak aurrera jarraitzen du apustu etxearen aurkako kanpainarekin, eta pasa den astean aurreratu zuen bezala, dagoeneko hasi dira sinadurak biltzen. Hain zuzen ere, herritarrek honako toki hauetan sina dezakete apustu etxearen aurka:
DENDAK: Luma kopistegia eta Elikagunea.
TABERNAK: Urtzi, Orkatz, Korrale, Etxe Zuri eta Jim Clarck.
SINDIKATUAK: ELA eta LAB sindikatuen egoitzak.
IKASTETXEAK: Urola Ikastola BHI.
BESTELAKOAK: Gaztetxea, Elkargunea eta Liburutegia.
Horiez gain, datozen asteetan Elkar-ekineko kideek herriko hainbat lekutan mahaia jarriko dute sinadurak biltzeko. Besteak beste, ostiral honetan herriko plazan egongo dira, 18:30etik 20:00etara.