Rodeok eta Faltak hartu dute Sanagustingo Arkupea

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 25a

Joan zen ostiralean post-rock eta grunge musika estiloetatik edaten duten kantuez girotu zuten Arkupea Faltako artistek. Hazparneko musikarien aurretik, Zestoako Rodeo taldeak berotu zuen kulturgunea. Zestoarren ohiko jarraitzaileek eta lagunek ez zuten hutsik egin, eta gogotik gozatu zuten zuzenekoaz.

Zestoako Rodeo taldea, Sanagustingo Arkupean. (Alberto Beloki) Arkupehotsak egitasmoko bi kontzertu izan ziren ostiralean Sanagustin kulturgunean, eta kulturguneko kideek adierazi dutenez, "indarberrituta" atera ziren emanaldietatik. Zestoako Rodeo Stoner eta Hazparneko Falta taldeek hartu zuten kulturguneko arkupea, eta gogotik gozatu zuten bertaratutako lagunek. Rodeo disko berria grabatzen hastear da, eta Faltak orain gutxi kaleratu du lan berriaeta, besteak beste, Sun European Tourren joko dute. Arkupehotsak egitasmoaren lehen edizioko irabazlea da Falta –zabalik da bigarren ediziorako izen ematea–. Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek ekitaldi horren harira Mikrouhinak bideo sortarako egindako ikus-entzunezkoak dira honako hauek: https://youtu.be/3NKsKzQjptk https://youtu.be/FoSZwQbtr8Q

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide