Añares Rioja ISB Euskal Kopako finalerdietara sailkatu da

Urola Kostako Hitza 2018ko ira. 24a, 11:28

Azkoiti-Azpeitiko Iraurgi Saskibaloi Taldeko emakumeen talde nagusiak Euskal Kopako final laurdena jokatu zuen atzo, igandea, Azkoitiko Elkargunean. Ibaizabalen aurka neurtu zituzten indarrak Luis Agirreren gidaritzapean aritzen diren emakumeek. Lehia estua izan zen bi taldeen artean, baina azken minutuan aurrea hartzea lortu zuen Añares Rioja ISBk; 78 eta 73 amaitu zen azkenean partida. Horrela, finalaurrekoetara sailkatu da taldea. Larunbatean jokatuko dute finalaurreko partida, Araskiren aurka, Durangon (Bizkaia). ISBko gizonen talde nagusiak, berriz, CB Navarraren aurka lagunarteko partida jokatu zuen igandean Erriberrin, eta garaipena eskuratu zuten Azkoitiko-Azpeitiko gizonek. Horrez gain, Juaristi ISBk astean zehar lagunarteko beste bi partida jokatuko ditu. Asteazkenean, Ordizian, EBA ligako taldearen aurka neurtuko da, eta, ostiralean, zilarrezko LEB ligan aurkari izango duen Baskoniaren aurka, Gasteizen. Atzo Añares Rioja ISBk jokatutako partida osorik ikus daiteke hemen: https://www.youtube.com/watch?time_continue=2425&v=qMQqFOjw_nY  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide