Azpeitian apustu etxeen kontra egindako elkarretaratzea. (Uztarria)
Azpeitian laster irekitzekoak diren apustu etxearen aurkako ekimenekin jarraituko du Elkar-ekinek datozen asteotan. Besteak beste, sinadura bilketa bat prestatzen ari dira gaiari ohiartzuna emateko.
Sinadura bilketaren helburuak dira apustu etxearen aurkako jarrera indartzea eta erakustea. Herritarrek Azpeitiko hainbat txokotan izango dute sinadura emateko aukera. Datorren astean jakinaraziko ditu Elkar-ekinek sinadura emateko lekuak zein izango diren.
Sinadura bilketaz gain, urrirako gaiari lotutako bi hitzaldi antolatuko ditu Elkar-ekinek. Datozen asteotan emango du hitzaldiei buruzko informazioa.