Azpeitiko Kirol Patronatuak antolatutako jarduerak ezagutzeko ate irekiak egingo dituzte datozen egunetan

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 18a

Ate irekietara bertaratzen diren herritarrek aukeratzen duten kirol jarduera ezagutzeko aukera izango dute. Ez dago aurrez izena eman beharrik.

Ate irekien saioak egingo dituzte datozen egunetan Azpeitiko udal igerilekuko eraikinean, Kirol Patronatuak eskaintzen dituen hainbat jarduera ezagutarazteko. Saio horietara bertaratzen diren herritarrek kirol jarduera ezagutzeko aukera izango dute, doan. Saio irekietan parte hartu nahi dutenek, ez dute aurrez izena eman behar. Honako hau Kirol Patronatuak antolatutako ate irekien egutegia: Irailak 20, osteguna: 17:00etan, Cycling gazteentzat. Irailak 24, astelehena:  10:30ean, Zumba Gold 15:00etan, TRX. 17:15ean, Total training. 18:00etan, Core. Irailak 25, asteartea: 10:00etan, TRX eta Cycling. 18:00etan, TRX. 19:00etan, Jumfit. Irailak 26, asteazkena: 9:00etan: TRX. 19:00etan: TRX. Irailak 27, osteguna: 07:30ean: TRX. 20:15ean: TRX. Aurten, besteak beste, igeriketa ikastaroak, gimnasia saioak, pilates, zumba, cycling, areto dantzak, jump, total training nahiz TRX saioak eskainiko ditu Kirol Patronatuak, eta izen-ematea zabalik dago iraila hasi zenetik. Ikastaroetan matrikulatzeko igerilekura joan edo 943-81 41 21 telefono zenbakira deitu behar da. Honako lotura honetan ikus daitezke ikastaroen eskaintza eta saioen ordutegiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide