Azpeiti-Azkoitiko dantzari gazteak nagusi izan dira Lezon eta Hernanin

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 17a

Txapelak eta zapiak pilatzen jarraitzen dute Azpeiti-Azkoitiko dantzariek. Asteburuan jokatu dira gaztetxoen mailako dantza sueltoko iraileko azken bi txapelketak, eta bietan Luis Alberdi Beltzaren eskolakoentzat izan da garaipena. Zapatuan, Lezon, Eneko Sarasua azkoitiarra eta June Elorza azpeitiarra nagusitu ziren; Sopelako (Bizkaia) Gorka Granado eta Irati Lopez sailkatu ziren bigarren tokian, eta Lezo bertako Danel Serrano eta Irati Saizar hirugarrenean. Atzo, berriz, Hernanin zuten hitzordua dantza sueltoan aritzen diren bikote gazteek, eta Anaitz Lizartza eta Laura Bastida azpeitiarrek irabazi zuten txapelketa, bezperan Lezon garaile izan ziren Sarasuari eta Elorzari aurrea hartuta; Granado eta Lopezek osatu zuten podiuma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide