BIDEOA: Biktimen arteko bereizketarik eza eta kontaketen bizikidetza aldarrikatu ditu Harold Goodek Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 14a

IRAren nahiz ETAren armagabetze prozesuetan ikuskatzaile izandako Harold Good (1937, Derry, Irlanda) apaiz protestanteak hitzaldia eskaini zuen atzo Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Udalak eta Foro Sozial iraunkorrak antolatu zuten atzoko hitzordua, eta Nekane Zinkunegi kazetariak gidatu zuen saioa. Dozenaka lagun hurbildu zen Sanagustinera Goodek bake prozesuen gainean egindako hausnarketak entzutera. Hamaika Telebistak honako bideo erreportajea egin du atzoko hitzaldiak utzitakoak laburbiltzeko. Solasaldian izan ziren Agus Hernan Foro Sozial iraunkorreko bozeramailea eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea. Bi horien hitzak ere jaso ditu Hamaika Telebistak.  Bideoa, honako lotura honetan ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide