Tenis ikastaroak eskainiko dituzte urritik ekainera Azpeitiko kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 13a

Taldeak izena ematen duten pertsonen mailaren eta adinaren arabera banatuko dituzte. Urriaren 1ean hasiko dira ikastaroekin. Berrikuntza bezala, helduentzako saioak eskainiko dituzte hileko bi asteburutan, taldea osatuz gero.

Beste urte batez, tenis ikastaroak antolatu dituzte Oñatz eta Sustraia tenis klubek ikasturte berrirako. Urrian hasiko dira entrenamenduekin, eta dagoeneko eman daiteke izena ikastaroetan. Entrenamenduak astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte, Azpeitiako Udal kiroldegian. Ikastaroak adin guztietako eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta taldeak mailaren eta adinaren arabera banatuko dira: Txiki-tenis –4 urtetik aurrerako gaztetxoentzat–, Hastapena, Hobekuntza, Lehiaketa eta Nagusiak taldeetan, hain zuzen. Nagusien mailan bada berritasun bat. Izan ere, taldea osatzekotan, hileko bi asteburutan ere helduei zuzendutako tenis ikastaroak eskainiko dituzte. Asteburuetako saioak larunbat arratsaldean eta igande goizean izango dira. Urriaren 1ean hasiko dira ikastaroak eta ekainaren 21ean amaituko dira. Tenis ikastaroetan izena eman nahi dutenek 606-34 16 08 (joni) nahiz 685-76 18 63 (Iñaki) telefono zenbakietara deitu edo tenis.sustraia@hotmail.com helbidera idatzi behar dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide