1968 urtean jaiotakoen kinto bazkaria egingo dute Azpeitian urriaren 20an

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 12a

Urriaren 20an egingo dute bazkaria, Hotel Loiolan.

1968an jaiotako Azpeitiko bizilagunek kinto bazkaria egingo dute urriaren 20an, eta dagoeneko zabaldu dute bazkarirako izen-ematea. Bazkaria Hotel Loiolan izango da, eta joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez 943-15 16 16 telefono zenbakira deituta. Azken egunera arte egongo da izen-ematea zabalik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide