Jone Urkizu Izarraiztik Azpeitira jaisten Ehunmiliak proban (Nerea Uranga).
Jone Urkizu Azkoitian bizi den azpeitiarrak Canfranc-Canfranc ultratrail proba irabazi du. Azkoitiko bizilagunak joan den asteburuan jokatu zuen proba Canfranc (Huesca, Aragoi, Espainia) inguruko mendietan. Guztira, 75 kilometro dituen lasterketa da Canfranc-Canfranc, eta 6.500 metroko desnibela du. Urkizuk 15 ordu eta 38 minutu behar izan zituen helmugara iristeko, eta denbora hori eginda aurrena sailkatu zen emakumezkoen mailan.