Adimen emozionala lantzeko tailerra eskainiko du Azpeitiko Loiola Zentroak abendua bitartean

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 12a

Sei saio izango ditu ikastaroak, eta bertan parte hartzen dutenek "emozioaekin lan egiteko trebetasuna" landuko dute. Saioen helburua da "pertsonen ongizatea hobetzea". Irailaren 29an, larunbatez, eskainiko dute aurreneko saioa.

Loiolako Santutegiko Loiola Zentroak adimen emozionala lantzeko tailerra antolatu du Barnekotasun Eskolaren barruan. Irailean hasi eta abendura arte iraungo du ikastaroak, eta nahi duen ororentzat irekia izango da. Ikastarora animatzen diren lagunek "emozioekin lan egiteko trebetasuna" landuko dute. Antolatzaileen esanetan, tailerraren helburua da "zailtasunei aurre egiten ikastea eta pertsonen ongizatea hobetzea". Larunbat goizetan eskainiko dute tailerra Loiola Zentroan, 10:00etan hasita. Guztira, sei saio egingo dituzte, honako data hauetan: irailaren 29an, urriaren 6an eta 20an, azaroaren 10ean eta 24an eta abenduaren 15ean. Rogelio Fernandez eta Arantxa Etxaniz Deustoko Unibertsitateko irakasleek gidatuko dituzte saioak, eta gaztelaniaz izango dira denak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide